2012(e)ko abenduaren 20(a), osteguna

G.U.P.-P.I.N.

6. mailako ikasleak atzo GUP-PINen egon ziren eta ondo pasatzeaz gain ikuskizun bat prestatu zuten jende aurrean aurkezteko. Benetan ezin duzuela ikusi gabe geratu. Ze ondo prestatuta eraman duten dantza. Loturak eskolako web-orrian daukazue, 2012-2013ko Urteko Ekintzetan. Klikatu hemen zuzen joateko.

Ziur nago disfrutatuko duzuela ikusten.

Eta ez ahaztu bihar Olentzero eguna dela eta hori dela eta gauza gehiago kontatzeko izango dugula.

2012(e)ko abenduaren 3(a), astelehena

EUSKARAREN EGUNA ospatu dugu

Gaur euskararen inguruan hainbat ekintza egin ditugu, aurreko sarreran idatzi nuen bezala. Argazki batzuk eta bideoa ere egin dugu, gurekin egon ez direnek ikusi ahal izateko. Ondorengo loturan joango gara igotzen hainbat materiala.
Profitatu!
EUSKARAREN EGYNA

2012(e)ko azaroaren 22(a), osteguna

EUSKARAren EGUNA - ABENDUAK 3

Egun honetarako erabiliko dugun abestia Pirritx eta Porrotxen "Behin betiko" abestiaren zati bat erabiliko dugu. Egun horretarako oso aproposa. Egun hauetan zehar eskolan landuko dugu abenduaren 3an eskolako ikasle guztien artean Portugaleteko lau haizetara zabaltzeko. Noski, gurasoak eta familiak gonbidatuta zaudete ikasten eta aldi berean aldarrikatzen.

Abestia entzuteko klikatu hemen.

Behin betiko, behin betiko
sinple bezain tinko
Ez dugu etsiko
Behin betiko, behin betiko
sinple bezain tinko
Euskaraz ta kitto

Etxean eta kalean
Berdin berdin jolasean
Eskolan, lanean
Borrokan eta bakean
Dakitenek erabiliz
ez dakitenek ikasiz
herri bat osaturik
euskaraz nahi dugu bizi

Hasi etxetik eta kalera
hasi kaletik eta etxera
martxan jarri da lege berria
euskaraz Euskal Herrian (birritan)

2012(e)ko irailaren 21(a), ostirala

IKASKETA ETA JANTOKI DIRU-LAGUNTZAK

BEKA EZ UNIBERTSITARIOAK

2012-2013 IKASTURTEA

            Bekak eskatzeko epea zabaldu dela jakinarazten dizuegu. Betetzeko ordena ondorengo izango da:
A eta F bitarteko abizenak irailaren 24an, G eta L bitartekoak 25an, M eta Q bitartekoak 26ean eta R eta Z bitartekoak 27an. Oso garrantzitsua da ekartzea familia kide guztien NANaren zenbakia. Ordutegia bai hartzeko, bai emateko BAKAR-BAKARRIK, ondorengoa izango da:

09:15tik 10:00etara.
12:30etatik 13:00era.

2012(e)ko irailaren 4(a), asteartea

ONGI ETORRI 2012-2013 IKASTURTEARI


Oporrak amaitu ondoren, koadernoak, liburuak, ordenadoreak, eta beste estola-material osagarri guztia hartzeko unea heldu da. Andereñoak eta maisuak eskola prestatzen hasi gara zuek ostegunean etortzen zaretenerako, dena prest topatzeko. Gogoratu osteguna irailaren 6an hasten zaretela, goizeko 10:00etatik 13:00ra arte. Gurasoak 12:30etan igoko zarete zuen seme-alabaren gelara, tutorea, gela, kurtso berriaren aspektuak ezagutzeko. Egun honetan ez da jantokirik egongo; irailaren 7an izango da Jantokian geratzeko lehengo eguna. Gogoratu beti aldez aurretik eskaera eginda egon behar dela.

Joxe M. Calvo

2012(e)ko ekainaren 11(a), astelehena

JANTOKI ESKAERA / SOLICITUD COMEDOR

Hurrengo ikasturterako jantoki eskaera egiteko bi modu daude:
1.- Zuen seme-alabek etxera eraman duten eskabide orria bete eta zuzendaritzara ekartzen edo
2.- Ondorengo loturara joaten eta bertan eskaera bideratuz (DERRIGORREZ ZUBELDIAIKASTOLA KONTU BATEKIN IDENTIFIKATU BEHAR ZARA). 


Para realizar la solicitud de comedor para el curso que viene disponéis de dos vías:
1.- rellenando la solicitud que os lleven a casa vuestro hijo o hija, o
2.- yendo al enlace siguiente y rellenar on-line la solicitud (ES IMPRESCINDIBLE IDENTIFICARSE CON UNA CUENTA DE ZUBELDIAIKASTOLA.NET) SOLCITUD ON-LINE

2012(e)ko maiatzaren 31(a), osteguna

EKAINEKO ORDUTEGIA


Gaur Maiatza amaitzen da. Nahiz eta bihar ekaineko hilabetearekin hasi, jarraituko dugu goiz eta arratsaldeko ordutegiarekin. Asteartea 5ean hasiko gara goizeko ordutegiarekin, beraz, ez ahaztu, ordutegia 09:00etatik 12:45era izango dela eta jantokian geratzekotan, hirurak arte (ordu bietatik aurrera, seme-alaben bila etor zaitezkete).

Joxe

2012(e)ko maiatzaren 25(a), ostirala

XXII KULTUR ASTEA

Aurtengo Kultur Astea pasatu da. Beti bezala oso programa aberatsa eta ekintzaz beterik izan dugu eskola komunitate osoari esker. Egin ditugun gauza guztien argazkiak zein bideoak ikusgai daude gure web txokoan. Gogoratu beti ikusi ahal izateko zuen erabiltzaile izena eta pasahitza sartu behar duzuela eta ahaztuta baldin baduzue, email bat bidali zubeldia@zubeldiaikastola.net edo gurasoak@zubeldiaikastola.net eta lehenbaitlehen berrituko dizuegu. Ah eta gogoratu gauzatxo bat gerorako utzi dugula. Ekainaren 15ean faltza zaiguna egingo dugu: berbena, gurasoen txosna, dantzak... beraz, badakizue, zuen zain egongo gara.