2013(e)ko otsailaren 26(a), asteartea

KORRIKA 18 (musika eta dantza)

Aurtengo Korrikarako, Iparraldean Zumba dantza prestatu dute  azken egunean denak elkarrekin dantzatzeko. Bideoan ikus daiteke eta bigarren zatian, pausuz pausu azaltzen digu.

Nadège Pinaqui Zumba® irakasleak koregrafia bat sortu du Korrikarentzat Bagoaz! kantaren (Esne Beltza) doinuekin, eta Baionan, Korrikaren azken eguneko jaian, berau ikusteko eta dantzatzeko aukera izango dugu! Beraz, koreografia oso ongi ikasi behar duzue guztiok! Bideo tutoriala hemen daukazue:

2013(e)ko otsailaren 20(a), asteazkena

Euskera, entra un idioma en casa



Paula Kasares nos da algunas claves e ideas a los padres y madres que tenemos niños y niñas que están escolarizados o se van a escolarizar y tenemos dudas acerca del proceso de aprendizaje.

2013(e)ko otsailaren 19(a), asteartea

2013-2014 MATRIKULA


Gaur, 2013-2014 ikasturterako Matrikulak egiteko araudiak egintzen duen bezala, eskolako iragarki-taulan eskaera guztien zerrenda argitaratu dugu. Halaber, gure web guneko orria eguneratu dugu eta bertan ere kontsultatu ditzakezue zerrenda horiek.

Hemen uzten dizuet lotura zuzen joateko eta badakizue, zalantzak edo okerraren bat ikusten baduzue, harremanetan jarri gurekin.


Joxe.

2013(e)ko otsailaren 6(a), asteazkena

BADATOZ INAUTERIAK...


...eta ez dakigu eguraldiak lagunduko digun ala ez. Eskola Elkarteko diren aitzineko jendeak, ostiralean bajada egin behar dugun unerako atertuko dela diote (hala gertatu da azken urte guztietan, ez da inoiz bajada bertan behera geratu), baina badaezpada neurri batzuk hartu beharko ditugu:
BAJADAREN IBILBIDEA: Maestro Zubeldia, Ferdinand Arnodin, Carlos VII, “Cuesta de las maderas”, Solar Enparantza (MUSIKA-KIOSKOAREN AURREAN).
Bajadako ibilbidea

Euritsu badago baina ez asko eta bajada egiten uzten badigu, amaierako jaia Merkatuan egingo da baina, horrela bada, eta segurtasunagatik, 650 pertsona baino gehiago ez lirateke onartuko barruan, mozorroturik, noski.

ORDUTEGIA:
10:00etan: Patioan elkartu.
10:20-10:30: Irteera
11:30. Txokolatea SOLAR ENPARANTZANn
13:00rak arte: Musika eta Dantza: (Haur Hezkuntzakoak 12:30ak aldera igoko dira).
13:15ak aldera Mielotxin erreko dugu.

(Ordutegi osoa eta tokiak gutxi gora behera; eguraldia kili-kolo egotekotan gerta daiteke pixka bat lehenago ateratzea).

2013(e)ko otsailaren 5(a), asteartea

AGATE DEUNA kaleetatik abesten.


Goiza ikusita, ematen zuen ez zela posible izango eskolatik ateratzea "Agate Deuna"ko koplak abestera, baina ordua helduta, eta tanta txiki batzuk baino ez erortzen ari zirela ikusita, ausartu ginen eta Portugaleteko jendeak ikusi gintuen abesten. Baten batek ikusi ez badu, betiko moduan eskolako web gunean, Urteko ekintzetan, argazkiak eta bideo pare bat sartu ditugu. Ikusi eta gozatu.


2013(e)ko otsailaren 1(a), ostirala

OTSAILA ONDO HASTEKO... AGATE DEUNA !!!

Otsailaren hasierarekin batera, Agate Deuna era datorkigu. Hori dela eta, Zubeldiako ikasleak eta irakasleok, ohiturek egintzen duten bezala jantzita eta makilarekin eskuan, gure eskolako inguruko kaleetatik aterako gara Agate Deunako koplak abestera. Badakizue hori Agate Deunaren bezperan egiten dela beraz, astelehenean, 11ak aldera, eskolatik abiatukoa gara. Ibilbidea ohizkoa izango da eta Haur Eskolakoak lehenengo bi puntuetara joango dira (hau da Eskola eta San Roke Plaza).


Abesten animatzen bazarete, hemen duzue guk erabiltzen dugun letra (berez luzeagoa da eta beste toki batzuetan letra desberdina erabiltzen dute)

Aintzaldu daigun Agate Deuna
bihar da ba Deun Agate,
etxe honetan zorion hutsa
betiko eu(ki)ko al dabe.

Deun Agatena batzeko gatoz
aurten be igazko berberak,
igaz lez hartu gagizuez ta
zabaldu zuen sakelak.

Orain bagoaz alde egitera
agur dautsugu gogotik;
Agate Deuna bitarte dala
ez eizube izan dongerik... IEUP!!