Ostiral honetan, Abenduaren 20an, OLENTZERO EGUNA
ospatuko dugu.
OLENTZERO Haur eta Lehen Hezkuntzako umeekin egongo da,
jarraian, 11:OOak aldera, eta eguraldiak aukera ematen badigu, abestera aterako
dira eta ibilbidea hauxe izango da: Haur Hezkuntzan, San Roque plazan,
Peatonalean eta Kriston.
IKASLE GUZTIAK, BASERRITARREZ EDO ARRANTZALEZ
JANTZITA ETORRIKO DIRA.
Ordutegia 9:00etatik 14:00etara izango da
(baina zuek nahi izatekotan eta jakin araztekotan 13:00etatik aurrera atera
ahal izango dira), BERAZ ARRATSALDEAN EZ DAGO KLASERIK.
Jantokira doazenak betiko
ordutan abiatuko dira monitoreekin eta 14:00etatik aurrera har daitezke, INOIZ
EZ 15:00 BAINO GEROAGO.
Zuen seme-alaba jantokian ez gelditzea
erabakitzekotan, bihar bertan eman abisua mesedez, janaria alferrik ez galtzeko.
ZORIONAK ETA URTE BERRI ON !!
URTARRILAREN 7AN ELKAR IKUSIKO DUGU BERRIRO.