2014(e)ko abenduaren 5(a), ostirala

IRAKURTZEKO GOMENDATUTAKO LIBURUAK


ACEX programatik (Eskolako Liburutegia), negu honetarako liburu zerrendatxo bat prestatu du hainbat  izenburu irakurtzen ahokatzeko. Adin desberdinetarako eta euskaraz zein gaztelaniaz.


Klikatu hemen ikusteko liburu zerrenda.


2014(e)ko urriaren 31(a), ostirala

2014-2015 ikasturterako hezkuntzarako dirulaguntak (BEKAK)


Hezkuntza Sailak ikasturte honetrarako hezkuntzarako dirulaguntak eskatzeko epea azaroaren 12era arte zabalik dagoela jakinarazi digu. Deialdia osoa EHAAn urriaren 22an argitaratu da. Hala ere, egutegi bat antolatu dugu prozesua errazteko asmoaz. Egutegia honakoa izango da:

Abizenak
Eguna
A-tik C-ra
astelehena 3
D-tik G-ra
asteartea 4
H-tik M-ra
asteazkena 5
N-tik R-ra
osteguna 6
S-tik Z-ra
ostirala 7


Oso garrantzitsua da ekartzea familia kide guztien NANaren zenbakia
Ordutegia bai hartzeko, bai emateko BAKAR-BAKARRIK, ondorengoa izango da:

Goizez : 9:15etik 10:00etara
Arratsaldez: 16:00tik 16:30etara

ESKAERA BERRIAK: Inprimakia goiko ordutegi barruan, etor zaitezkete hartzera, eta azaroaren 10etik 12ra, ekarri eskolara (ordutegi berdina).

Argibide guztiak Hezkuntzako web gunean daukazue, ondorengo loturetan:

EUSKARAZ <--------------------> GAZTELERAZ

2014(e)ko ekainaren 6(a), ostirala

EUSKARAZ BIZI NAHI DUT PORTUGALETEn


Portugaleteko Berbalagun Egitasmoak, Kontseiluak eta Portugaleteko Udalak, ekainaren 15ean, igandean, antolatu duten “EUSKARAZ BIZI NAHI DUT” lasterketara gonbidatu nahi zaituzte. Euskararen erabilera sustatzearen alde egingo den ekimen honetan edonork parte hartu ahalko du. Portugaleten lehenengoz egingo da “EUSKARAZ BIZI NAHI DUT” lasterketa.
Parte-hartzaileen adinari begirako bi irteera egongo dira:
- 12:00 (umeak) 1000 metroko distantzia
- 12:15 (helduak) 4 kilometroko distantzia
Irteera RIALIA MUSEOA dagoen zabalgunetik egingo da.
UMEAK: 2 euro - HELDUAK: 5 euro (Parte-hartzaileak ordainduko duena lasterketaren antolamendurako izango da).
Kamisetak salgai egongo dira (parte-hartzaileentzat merkeago) eta korrikalariek egiaztagiri bana jasoko dute.
Izena emateko, hurbildu euskaltegietara edo jo ezazu ondoko helbideetara:
Egunean bertan ere izena eman ahal izango da.


Kartela           Informazioa

2014(e)ko maiatzaren 8(a), osteguna

KULTUR ASTEA - LEHENENGO PARTEA

Aurtengo Kultur Astea berezia izan da, ez hainbeste edukietan, baizik eta egun kopuruan. Aste Santuko oporretatik itzultzen ginela eta Maiatzaren 1eko zubia zegoela, aprobetxatu dugu  hiru eguneko tarte hori Kultur Astearen lehengo zatia ospatzeko. Beti bezala argazkiak ipini ditugu gure web orrian eta beheko loturan ikus ditzakezue.
Badaude bideoak ere, baina apurka apurka joango gara jartzen, aurretik bildu behar baitugu.
-        Hiru egunetako programa.
-        Argazkiak

Maiatzaren bukaeran bigarren partea izango dugu eta aurrerago kontatuko dizuet.

2014(e)ko otsailaren 28(a), ostirala

Inauteriak 2014

... eta bigarren urtez jarraian. Hainbeste urte jarraian jaisten Portugaleteko kaleetatik, hiriko inauteriei hasiera ematen, aurten ere euriak ez digu utzi bajada egiten. Hala ere gure mozorroekin Azokaraino jaitsi gara, eguraldiaren tregua bat aprobetxatuz eta bertan txokolatea bizkotxoekin hartu dugu, dantza nekatu gabe… Hori guztia gure argazki albumean duzue ikusgai. Horretarako ondorengo loturan klikatu
Apurka apurka, argazki gehiago sartuko ditugu.


2014(e)ko otsailaren 18(a), asteartea

TXIRRINGA ESKOLAN

Atzo astelehena otsailaren 17an, 6. mailako ikasleak eta Gorputz Hezkuntzako maisua, Javier, Los Llanos aldera joan ziren “Txirringa Eskolan” elkarteak antolatzen dituen ekintzetan parte hartzera.

Bertan, txirringan ibiltzerakoan hartu behar diren segurtasun neurriak, kaletik errespetatu behar diren arauak eta abar ikasi eta praktikatu zituzten.


Eskolako Ikasturteko ekintzetan jarrita daude argazkiak, edo bestela beheko marrazkian klikatu zuzen joateko.

2014(e)ko otsailaren 4(a), asteartea

Agate Deuna

Aintzaldun daigun Agate Deuna
bihar ba da Deuna Agate
etxe honetan zorion hutsa
betiko euko al dabe.

Deuna Agatena batzeko gatoz
aurte be igazko berberak
igaz lez hartu gagizuez ta
zabaldu zuen sakelak.

Orain ba goaz alde egitera
agur daitzuegu gogotik
Agate Deuna bitarte dala
ez eizue izan kalterik.


Bertso hauekin atera gara kalera inguruko auzoko jendeari ohartarazteko bihar Agate Deuna dela.

Behean dagoen loturan egun honetako argazkiak ikusi ahal dituzue.



2014(e)ko urtarrilaren 22(a), asteazkena

MATRIKULAK 2014-2015 IKASTURTERAKO.

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailak jakinarazi digu 2014-2015 ikasturterako matrikulen inguruko informazioa EHAAn (BOPV) argitaratu duela, 2014ko urtarrilaren 9koan hain zuzen ere.

Gogoratu, betiko moduan bi asteko epea dagoela eta matrikula eskolan bertan egiten dela, Hezkuntzako Aplikazio baten bidez, eta dokumentazio guztia ekarri behar dela prozesua errazteko.

Informazio guztia, ohi denez, gure web orrialdean dago, edo bestela beheko lotura jarraituz.


Gogoratu ere, gure eskola ikusi  eta ezagutu nahi baduzue, urtarrilaren 31ean, zuen zain egongo garela erakusteko, goizean 10:15etan eta arratsaldean 15:15etan.