2013(e)ko abenduaren 18(a), asteazkena

OLENTZERO EGUNA

Ostiral honetan, Abenduaren 20an, OLENTZERO EGUNA ospatuko dugu.

OLENTZERO Haur eta Lehen Hezkuntzako umeekin egongo da, jarraian, 11:OOak aldera, eta eguraldiak aukera ematen badigu, abestera aterako dira eta ibilbidea hauxe izango da: Haur Hezkuntzan, San Roque plazan, Peatonalean eta Kriston.

IKASLE GUZTIAK, BASERRITARREZ EDO ARRANTZALEZ JANTZITA ETORRIKO DIRA.

Ordutegia 9:00etatik 14:00etara izango da (baina zuek nahi izatekotan eta jakin araztekotan 13:00etatik aurrera atera ahal izango dira), BERAZ ARRATSALDEAN EZ DAGO KLASERIK.

Jantokira doazenak betiko ordutan abiatuko dira monitoreekin eta 14:00etatik aurrera har daitezke, INOIZ EZ 15:00 BAINO GEROAGO.

Zuen seme-alaba jantokian ez gelditzea erabakitzekotan, bihar bertan eman abisua mesedez, janaria alferrik ez galtzeko.

ZORIONAK ETA URTE BERRI ON !!

URTARRILAREN 7AN ELKAR IKUSIKO DUGU BERRIRO.


2013(e)ko azaroaren 29(a), ostirala

EUSKARA EGUNArako oharra

Asteartean, Abenduaren 3an, EUSKARAREN EGUNA ospatuko da. Hiruhilabete osoan zehar Euskararen erabilera bultzatzeko kanpaina bat bideratu dugu, euskal dantza bat ikasi dugu amatxo batzuen laguntzaz eta, burutze bezala, denok elkarrekin dantzatuko dugu arratsaldeko 16:00retan Haur Hezkuntzako patioan. Aita, ama, aitite, amama eta nahi duen familiakidea ere gonbidatuta zaudete gurekin dantzatzera.

TRADIZIOAK ERRESPETATUZ, IKASLE GUZTIAK, ERA UNIFORME BATEZ JANTZITA NAHI IZANGO GENUKE: praka bakeroa, alkondara edo polo zuria eta jaietako zapi koadroduna.

Eskertzekoa da edonon euskara erabiltzeko kanpaina hauei, familiek jarraitasuna eman diezaieten, beraz, beti eta edonon euskararen erabilera bultzatzera animatzen zaituztegu.


2013(e)ko urriaren 16(a), asteazkena

2013-2014 ikasturterako hezkuntzarako dirulaguntak (BEKAK)

Hezkuntza Sailak ikasturte honetrarako hezkuntzarako dirulaguntak eskatzeko epea azaroaren 5era arte zabalik dagoela jakinarazi digu. Deialdia osoa EHAAn azaroaren 21ean argitaratuko da. Hala ere, egutegi bat antolatu dugu prozesua errazteko asmoaz. Egutegia honakoa izango da:

Abizenak
Eguna
A-tik a la C-ra
astelehena 21
D-tik a la G-ra
asteartea 22
H-tik a la M-ra
asteazkena 23
N-tik a la R-ra
osteguna 24
S-tik a la Z-ra
astelehena 28

Oso garrantzitsua da ekartzea familia kide guztien NANaren zenbakia
Ordutegia bai hartzeko, bai emateko BAKAR-BAKARRIK, ondorengoa izango da:

Goizez : 9:15etik 10:00etara
Arratsaldez: 16:00tik 16:30etara

Argibide guztiak Hezkuntzako web gunean daukazue, ondorengo loturetan:
EUSKARAZ <--------------------> GAZTELERAZ

2013(e)ko martxoaren 22(a), ostirala

KORRIKA heldu zaigu.

Azkenean KORRIKA heldu zaigu Portugaletera. Urduri geunden goiz goizetik; beroketa ariketak egin ostean abiapuntura joan gara lekuko bila. Hemen argazkietan ikusiko duzue zelan Zubeldiako marea gorriak gaur ere EUSKARAri bultzada handi bat eman dion.

2013(e)ko martxoaren 20(a), asteazkena

FUTBITO EMAITZAK


Urtero bezala, eskola barruko kirol desberdinetako txapelketak egiten ari gara. Futbitoarekin hasi gara eta partida guztiak jokatu dira. Hori dela eta, eskolako webgunea eguneratu dugu eta bai emaitzak, bai sailkapenak, KIROLA atalean ikus ditzakezue.
Hemen uzten dizuet lotura zuzen joateko:

2013(e)ko martxoaren 14(a), osteguna

18. KORRIKA hasi da...


... eta eskolan hori ospatzeko, patiora atera gara abestiaren dantzaren lehen entsegua egiteko. Oraindik zertxobait falta zaigu ondo ateratzeko, baina ziur nago, Portugaletetik pasatzen den egunerako, dena prest izango dugula. Animo, entrenatu eta entsegu gehiago egin.

Entseguaren bideoa ikusi nahi baduzue hemen klikatu.



2013(e)ko martxoaren 13(a), asteazkena

18. KORRIKA

Bihar hasten da KORRIKAren 18. edizioa "EMAN EUSKARA ELKARRI" lelopean. Andoainen hasiko da arratsaldeko lau eta erdietan. Egun batzuk emango ditu Euskal Herrian zehar eta 22an Portugaletetik hurbilduko da. Portu Santurtziko ibilbidea zein den jakin nahi dutenentzat, hemen uzten dizuet mapa. 


Ikusi KORRIKA 18 Portu-Santurtzi mapa handian


Hasi berotzen berehala izango baitugu gure kaleetatik.

2013(e)ko otsailaren 26(a), asteartea

KORRIKA 18 (musika eta dantza)

Aurtengo Korrikarako, Iparraldean Zumba dantza prestatu dute  azken egunean denak elkarrekin dantzatzeko. Bideoan ikus daiteke eta bigarren zatian, pausuz pausu azaltzen digu.

Nadège Pinaqui Zumba® irakasleak koregrafia bat sortu du Korrikarentzat Bagoaz! kantaren (Esne Beltza) doinuekin, eta Baionan, Korrikaren azken eguneko jaian, berau ikusteko eta dantzatzeko aukera izango dugu! Beraz, koreografia oso ongi ikasi behar duzue guztiok! Bideo tutoriala hemen daukazue:

2013(e)ko otsailaren 20(a), asteazkena

Euskera, entra un idioma en casa



Paula Kasares nos da algunas claves e ideas a los padres y madres que tenemos niños y niñas que están escolarizados o se van a escolarizar y tenemos dudas acerca del proceso de aprendizaje.

2013(e)ko otsailaren 19(a), asteartea

2013-2014 MATRIKULA


Gaur, 2013-2014 ikasturterako Matrikulak egiteko araudiak egintzen duen bezala, eskolako iragarki-taulan eskaera guztien zerrenda argitaratu dugu. Halaber, gure web guneko orria eguneratu dugu eta bertan ere kontsultatu ditzakezue zerrenda horiek.

Hemen uzten dizuet lotura zuzen joateko eta badakizue, zalantzak edo okerraren bat ikusten baduzue, harremanetan jarri gurekin.


Joxe.

2013(e)ko otsailaren 6(a), asteazkena

BADATOZ INAUTERIAK...


...eta ez dakigu eguraldiak lagunduko digun ala ez. Eskola Elkarteko diren aitzineko jendeak, ostiralean bajada egin behar dugun unerako atertuko dela diote (hala gertatu da azken urte guztietan, ez da inoiz bajada bertan behera geratu), baina badaezpada neurri batzuk hartu beharko ditugu:
BAJADAREN IBILBIDEA: Maestro Zubeldia, Ferdinand Arnodin, Carlos VII, “Cuesta de las maderas”, Solar Enparantza (MUSIKA-KIOSKOAREN AURREAN).
Bajadako ibilbidea

Euritsu badago baina ez asko eta bajada egiten uzten badigu, amaierako jaia Merkatuan egingo da baina, horrela bada, eta segurtasunagatik, 650 pertsona baino gehiago ez lirateke onartuko barruan, mozorroturik, noski.

ORDUTEGIA:
10:00etan: Patioan elkartu.
10:20-10:30: Irteera
11:30. Txokolatea SOLAR ENPARANTZANn
13:00rak arte: Musika eta Dantza: (Haur Hezkuntzakoak 12:30ak aldera igoko dira).
13:15ak aldera Mielotxin erreko dugu.

(Ordutegi osoa eta tokiak gutxi gora behera; eguraldia kili-kolo egotekotan gerta daiteke pixka bat lehenago ateratzea).

2013(e)ko otsailaren 5(a), asteartea

AGATE DEUNA kaleetatik abesten.


Goiza ikusita, ematen zuen ez zela posible izango eskolatik ateratzea "Agate Deuna"ko koplak abestera, baina ordua helduta, eta tanta txiki batzuk baino ez erortzen ari zirela ikusita, ausartu ginen eta Portugaleteko jendeak ikusi gintuen abesten. Baten batek ikusi ez badu, betiko moduan eskolako web gunean, Urteko ekintzetan, argazkiak eta bideo pare bat sartu ditugu. Ikusi eta gozatu.


2013(e)ko otsailaren 1(a), ostirala

OTSAILA ONDO HASTEKO... AGATE DEUNA !!!

Otsailaren hasierarekin batera, Agate Deuna era datorkigu. Hori dela eta, Zubeldiako ikasleak eta irakasleok, ohiturek egintzen duten bezala jantzita eta makilarekin eskuan, gure eskolako inguruko kaleetatik aterako gara Agate Deunako koplak abestera. Badakizue hori Agate Deunaren bezperan egiten dela beraz, astelehenean, 11ak aldera, eskolatik abiatukoa gara. Ibilbidea ohizkoa izango da eta Haur Eskolakoak lehenengo bi puntuetara joango dira (hau da Eskola eta San Roke Plaza).


Abesten animatzen bazarete, hemen duzue guk erabiltzen dugun letra (berez luzeagoa da eta beste toki batzuetan letra desberdina erabiltzen dute)

Aintzaldu daigun Agate Deuna
bihar da ba Deun Agate,
etxe honetan zorion hutsa
betiko eu(ki)ko al dabe.

Deun Agatena batzeko gatoz
aurten be igazko berberak,
igaz lez hartu gagizuez ta
zabaldu zuen sakelak.

Orain bagoaz alde egitera
agur dautsugu gogotik;
Agate Deuna bitarte dala
ez eizube izan dongerik... IEUP!!


2013(e)ko urtarrilaren 22(a), asteartea

2013-2014 IKASTURTERAKO MATRIKULA


Datorren urtarrilaren 28an 2013-2014 ikasturterako matrikula epea zabalduko da. Pasa den urtean bezala, matrikulak eskolan bertan egin behar dira hezkuntza Saileko aplikazioa erabiliz edo norberak interneten bidez on-lineako aplikazioa erabiliz. Epea otsailaren 8ra arte zabalik egongo da eta bakar bakarrik data horietan egin daiteke.
Informazio guztia eskolako Web gunean duzue MATRIKULA atalean hain zuzen.
Informaziora zuzen joateko hemen klikatu.

Gogoratu ere eskola esagutzera etorri nahi duzuenok, Urtarrilaren 28an bertan aukera izango duzuela goizeko 10:15etan eta arratsaldeko 15:15etan

Joxe M. Calvo

2013(e)ko urtarrilaren 18(a), ostirala

Santurtziko "Olentzarori XVI. Gutun Sariketa"

Berriro...! Aurten ere eskolako ikasleek idatzitako gutunen artean, bi sarituak izan dira, hain zuzen ere A kategorian 1. saria Mikel del Olmorentzat izan da eta 2. Natalia Fernandezentzat, biak 6. mailakoak. ZORIONAK bioi eta parte hartu duzuen guztiei.

Informazio gehiago Santurtziko Udaletzeko web gunean edo hementxe bertan klik eginez.

2013(e)ko urtarrilaren 3(a), osteguna

ZUBELDIA ESKOLA, DEIAKO "Ortzadar" GEIGARRIAN


Gaur oporretan gaudela Deia egunkariak argitaratzen duen Ortzadar gehigarrian gure eskolari buruzko artikulu bat idatzi dute batez ere eskola kirolari buruz. Bertan kirolaz arduratzen den aitak, Carlos Quintanak, zein egoeran gauden azaltzen du. Baita ere gure taldeetako argazki batzuk jarri dituzte. Gehigarri osoa Deiako webgunean ikus dezakezue baina hemen uzten dizuet Zubeldia eskolako bi orriak jaisteko eta ikusteko. Klikatu hemen.