2017(e)ko otsailaren 15(a), asteazkena

Goizeko Arreta-Zaintza - Servicio de Acogida Matinal


Guraso agurgarriak:

Goizeko Arreta-Zaintza Zerbitzuaren beharra ikusteko bidali genizuen inkestaren emaitzak aztertu ostean (nahiz eta familien % 25a bakarrik erantzun), datorren ikasturtean funtzionamenduan jartzeko eskaera nahiko daudela ikusi dugu.


Beraz, maiatzaren amaieran kontaktuan jarriko gara berriro zuekin eskaerak formalizatzeko, egindakoa ikerketa bat baino ez da izan eta.

ESKERRIK ASKO GUZTIOI. 

-------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

Estimadas familias: 

Una vez analizadas las respuestas recibidas en torno a la necesidad de un Servicio de Acogida Matinal, y aún cuando solamente el 25% de las familias ha dado una respuesta, hemos visto que la demanda para su puesta en marcha sería suficiente para que iniciase su funcionamiento en septiembre.


Por esta razón, es nuestra intención retomar el tema a finales de mayo con el objeto de formalizar las respuestas y hacer la solicitud de manera adecuada puesto que lo que hemos hecho no dejaba de ser un sondeo. 


MUCHAS GRACIAS A TODAS Y TODOS.

2017(e)ko otsailaren 2(a), osteguna

ESKOLA DIGITALAREN 3. TOPAKETAK


Topaketa hauek, HEIZE (BIHE-SAREAN) federazioa eta EHIGE konfederazioek, euskal eskola publikoaren digitalizazioan laguntzeko sortu genuen ESKOLA DIGITALA proiektuaren aspektu garrantzitsu bat dira. Argi daukagu Euskal Eskola Publikoak bere gogoeta propioa egin behar duela funtsezkoa den gai honi modu egokian heltzeko.
Topaketa hauen helburua Euskal Eskola Publikoak digitalizaziorantz egin behar duen ibilbideaz hausnartzea, ikastetxeen ezagutza digitala hobetzea, da eta era berean aurreko ikasturtean ospatutako II Topaketei jarraipena ematea. Batzuk hasi duzue zuen proiektu digitalen garapen prozesua, beste batzuk hastekotan zaudete eta badago azken bultzada behar duenik ere. Ikastetxeei egin beharreko bide hori egiten laguntzeko asmoz antolatu dugu III edizio hau.
Topaketok, hezkuntza arduradunen, zuzendaritza taldeen, IKT dinamizatzaileen, gurasoen, aholkularien, enpresen eta abarren topaleku izatea nahi dugu. Ikastetxe publikoen garapen digitalaren jasangarritasuna eta bideragarritasuna bermatu ahal izateko, denon ikusmira ezagutzea eta elkarlana sustatzea beharrezkoa da.
Ikuspegi horretatik, eduki anitzek osatuko dute topaketen egitaraua: agintarien hitzaldiak, adituen aurkezpenak, ikastetxeen esperientziak, enpresen proiektu pedagogikoak eta tailer didaktikoak, argitaletxeen material digitalen aurkezpena, ekipoen eta materialen erakusketak, eta abar entzuteko eta ezagutzeko aukera izango duzue parte hartzaileok. Hala ere, aurtengo edizioan bi aspektuei eman nahi izan diogu denbora-tarte garrantzitsu bat: irakasleon gaitasun digitalari eta eskola publikoen parte hartzeari eztabaida foroen bitartez.
Bestalde, ziur gaude topaketa hauen ondorioak ere oso lagungarriak izango zaizkizuela, baliabide digitalekin irakasteko-ikasteko egiten ari zareten berrikuntza-proiektuen garapen prozesuan. Horregatik, aurkezpenak eta beste zenbait material eskegiko zaizkizue topaketek amaitu ondoren.
OTSAILAREN 1EKO GOIZEKO SAIOA EUSKALTEL ARETOAN

OTSAILAREN 1EKO ARRATSALDEKO SAIOA EUSKALTEL ARETOAN



2017(e)ko urtarrilaren 25(a), asteazkena

2017-2018 ikasturterako matrikula


Urtarrilaren 16an 2017-2018 ikasturterako matrikula egiteko deialdia argitaratu zen EHAOn. Horren arabera hilabete honetako 30ean irekiko da matrikula egiteko epea. Matrikulak, beti bezala, zuen seme-alabentzako aukeratu duzuen eskolan egin behar duzue eta bertan bigarren edo/eta hirugarren aukera eskatu dezakezue.


Gogoratu derrigorrezko dokumentazioa ekarri behar duzuela (gurasoen NANa, familia-liburuaren fotokopiak eta errolda ziurtagiria). Azken urteetan bezala, aukera dago ere matrikula on-line egiteko: kasu honetan epea otsailaren 2an bukatzen da, eskoletan berriz, otsailaren 3ean.


Honi buruzko informazio guztia, Zubeldiako web gunean daukazue, MATRIKULA atalean. Bertan prozesuaren gorabeherak argitaratzen joango gara.


Beste alde batetik, hil honetako 27an eta 31n etor zaitezkete eskola ezagutzera, goizean 10:15etan eta arratsaldean 15:15etan.


Anima zaitezte eta ETORRI ZUBELDIARA.