2013(e)ko martxoaren 22(a), ostirala

KORRIKA heldu zaigu.

Azkenean KORRIKA heldu zaigu Portugaletera. Urduri geunden goiz goizetik; beroketa ariketak egin ostean abiapuntura joan gara lekuko bila. Hemen argazkietan ikusiko duzue zelan Zubeldiako marea gorriak gaur ere EUSKARAri bultzada handi bat eman dion.

2013(e)ko martxoaren 20(a), asteazkena

FUTBITO EMAITZAK


Urtero bezala, eskola barruko kirol desberdinetako txapelketak egiten ari gara. Futbitoarekin hasi gara eta partida guztiak jokatu dira. Hori dela eta, eskolako webgunea eguneratu dugu eta bai emaitzak, bai sailkapenak, KIROLA atalean ikus ditzakezue.
Hemen uzten dizuet lotura zuzen joateko:

2013(e)ko martxoaren 14(a), osteguna

18. KORRIKA hasi da...


... eta eskolan hori ospatzeko, patiora atera gara abestiaren dantzaren lehen entsegua egiteko. Oraindik zertxobait falta zaigu ondo ateratzeko, baina ziur nago, Portugaletetik pasatzen den egunerako, dena prest izango dugula. Animo, entrenatu eta entsegu gehiago egin.

Entseguaren bideoa ikusi nahi baduzue hemen klikatu.



2013(e)ko martxoaren 13(a), asteazkena

18. KORRIKA

Bihar hasten da KORRIKAren 18. edizioa "EMAN EUSKARA ELKARRI" lelopean. Andoainen hasiko da arratsaldeko lau eta erdietan. Egun batzuk emango ditu Euskal Herrian zehar eta 22an Portugaletetik hurbilduko da. Portu Santurtziko ibilbidea zein den jakin nahi dutenentzat, hemen uzten dizuet mapa. 


Ikusi KORRIKA 18 Portu-Santurtzi mapa handian


Hasi berotzen berehala izango baitugu gure kaleetatik.