2016(e)ko urtarrilaren 14(a), osteguna

2016-2017 ikasturterako matrikula

Astelehen honetan 2016-2017 ikasturterako matrikula egiteko deialdia argitaratu da EHAOn. Horren arabera hilabete honetako 25ean irekiko da matrikulatzeko epea.  Matrikulak, beti bezala, zuen seme-alabentzako aukeratu duzuen eskolan egin behar duzue eta bertan bigarren edo/eta hirugarren aukera eskatu dezakezue.

Gogoratu derrigorrezko dokumentazioa ekarri behar duzuela (gurasoen NANa, familia-liburuaren fotokopiak eta errolda ziurtagiria). Azken urteetan bezala, aukera dago ere matrikula on-line egiteko: kasu honetan epea otsailaren 4an bukatzen da, eskoletan berriz, otsailaren 5ean.

Honi buruzko informazio guztia, Zubeldiako web gunean daukazue, MATRIKULA atalean. Bertan prozesuaren gorabeherak argitaratzen joango gara.

Beste alde batetik, hil honetako 22an etor zaitezkete eskola ezagutzera, goizean 10:15etan eta arratsaldean 15:15etan.


Anima zaitezte eta ETORRI ZUBELDIARA.