2017(e)ko urtarrilaren 25(a), asteazkena

2017-2018 ikasturterako matrikula


Urtarrilaren 16an 2017-2018 ikasturterako matrikula egiteko deialdia argitaratu zen EHAOn. Horren arabera hilabete honetako 30ean irekiko da matrikula egiteko epea. Matrikulak, beti bezala, zuen seme-alabentzako aukeratu duzuen eskolan egin behar duzue eta bertan bigarren edo/eta hirugarren aukera eskatu dezakezue.


Gogoratu derrigorrezko dokumentazioa ekarri behar duzuela (gurasoen NANa, familia-liburuaren fotokopiak eta errolda ziurtagiria). Azken urteetan bezala, aukera dago ere matrikula on-line egiteko: kasu honetan epea otsailaren 2an bukatzen da, eskoletan berriz, otsailaren 3ean.


Honi buruzko informazio guztia, Zubeldiako web gunean daukazue, MATRIKULA atalean. Bertan prozesuaren gorabeherak argitaratzen joango gara.


Beste alde batetik, hil honetako 27an eta 31n etor zaitezkete eskola ezagutzera, goizean 10:15etan eta arratsaldean 15:15etan.


Anima zaitezte eta ETORRI ZUBELDIARA.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina